Dupontel, Curtis, Cuarón, Ozon, Miyazaki, Panh, Kore-eda, Zhangke eta Gilliam, beste hainbat zuzendariren artean Donostia Zinemaldiako Perlak sailean lehiatuko dira

www.sansebastianfestival.com admin img pag logo boeltines 61 nergro

www.sansebastianfestival.com admin img img boletines boletin 97
Publikoaren Wuaki.TV saria lortzeko lehiatuko dira film guztiak

Urtean zehar mundu osoan ekoitziriko film onenen panorama interesgarria eskainiko digu aurten ere Donostia Zinemaldiaren Perlak sailak. Atalak biltzen dituen lanak nazioarteko zinema-jaialdirik garrantzitsuenetan izanak dira hona iritsi baino lehen, edo jada estreinatu dira hainbat herrialdeetan. Hautaturiko filmen artean, aurreko Berlingo jaialdian Urrezko Hartza irabazi zuen filma dago, Pozitia Copilului / Child’s Pose, baita izen handiko zuzendarien azken lanak ere; besteak beste, François Ozon, Hayao Miyazaki, Terry Gilliam, Jia Zhangke eta Rithy Panh zinemagileenak.

Perlak saileko filmak ikusleen Wuaki.TV saria jasotzeko lehiatuko dira. Saria saileko film bakoitzaren lehendabiziko emanaldi publikoan diren ikusleek emango dute. Publikoaren Wuaki.TV sariak bi sari biltzen ditu: film onenaren saria, 50.000 euroz hornitutakoa, eta Europako film onenaren saria, 20.000 euroz hornitutakoa. Ikusleen Wuaki.TV saria filmaren Espainiako banatzaileari emango zaio.

 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 611901
9 MOIS FERME
ALBERT DUPONTEL (FRANTZIA)

Albert Dupontelek zuzenduriko komedia honek Ariane Felder du protagonista. Moral zurruneko epailea haurdun dagoela konturatuko da, eta aita Bob Nolan da, hilketagatik bilatzeko eta atxilotzeko agindua duen delinkuente bat. Arianek ez du ezer gogoratzen, eta halako zerbait nola gertatu ahal izan den jakiten saiatuko da.

 
 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 611463 4
ABOUT TIME
RICHARD CURTIS (ERRESUMA BATUA)

Komedia hau Locarnoko zinema-jaialdian aurkeztu zuten, eta zuzendaria Richard Curtis da, Love Actually filmaren egilea eta Lau ezkontza eta hileta bat eta Bridget Jonesen egunkaria filmen gidoilaria. Protagonista egun batean denboran bidaia dezakeela konturatuko den 21 urteko gaztea da. Aitak familiako gizon guztiek betidanik dohain hori izan dutela esango dio.

 
 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 612459 1
THE FACE OF LOVE
ARIE POSIN (AEB)

Robin Williams, Ed Harris, Anette Bening eta Amy Brenneman dira Torontoko zinema-jaialdian aurkezturiko film honen protagonistak. Bere bizitzako amodioa galdu eta bost urtera, Nikki lehen begiratuan maiteminduko da berriz: bere ametsetako gizona da Tom, bihotz handia, irribarre atsegina eta bizitasun izugarria duen arte-irakasle erakargarria.

 
 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 610053
FRUITVALE STATION
RYAN COOGLER (AEB)

San Franciscoko Bay Area-n bizi den Oscar Grant III.aren historia da hau. Hogeita bi urteko gaztearen bidea lagunekin, etsaiekin, familiako kideekin eta ezezagunekin gurutzatuko da 2008ko azken egunean. Epaimahaiaren sari nagusia eta publikoaren saria irabazi zituen Sundancen, eta Canneseko Un Certain Regard saileko Avenir saria.

 
 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 610016
GLORIA
SEBASTIÁN LELIO (TXILE-ESPAINIA)

Sebastián Leliok zuzendutako koprodukzio hispano-txiletarra da, eta iazko Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen Saileko saria eta azkeneko Berlingo zinema-jaialdiko emakumezko aktore onenaren Urrezko Hartza saria irabazi zituen. Gloria, 58 urteko txiletarra, emakume erakargarri eta bizia da, eta bizitzako etapa berri batean sartzen ari da.

 
 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 610036
GRAVITY
ALFONSO CUARÓN (AEB)

Sandra Bullock eta George Clooney dira espazio sakon eta infinitura eramango gaituen thriller honen protagonistak. Alfonso Cuarón, zuzendaria, Oscar sarietarako izendatu zuten Children of men lanagatik. Medizinan espezializatutako Ryan Stone ingeniariaren eta bere lehenengo misioan transbordadoreko kide duen Matt Kowalsky astronauta esperientziadunaren odisea kontatuko digu. Errutinazkoa behar zuen ibilaldi espaziala hondamendi bilakatuko da. Hurrengo Veneziako Zinema Jaialdiari hasiera emango dio.

 
 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 610720 2
JEUNE ET JOLIE
FRANÇOIS OZON (FRANTZIA)

François Ozon, iazko Urrezko Maskorraren irabazlea (Dans la maison), joan den Canneseko zinema-jaialdian lehiatu zen lau urtarotan eta lau abestitan garatzen den 17 urteko neska baten erretratu honekin.

 
 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 611311
KAZE TACHINU / THE WIND RISES
HAYAO MIYAZAKI (JAPONIA)

Veneziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztutako bere azken filmean, animazio zinemako maisu Hayao Miyazakik Jiro Horikoshi aeroplano-diseinatzailearen eta Tatsuo Hori idazlearen biografiak batu ditu Jiro fikziozko pertsonaia sortzeko. Jiro izango da mundu nahasi batean bizitzeak eta erabakiak hartzeak dakartzan erronken aurrean amore ez emateari buruzko eta amodiozko kontakizun honen protagonista.

 
 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 612134
L’IMAGE MANQUANTE
RITHY PANH (FRANTZIA-KANBODIA)

Dokumental honek Un Certain Regard saria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan. Rithy Panh zuzendariaren hitzetan: “Urte luzez ibili naiz galdutako irudi baten bila: Kanbodiako gobernuan zeuden Khmer Gorriek 1975 eta 1979 urteen artean eginiko argazki bat. Alferrik bilatu dut, eta orain badakit irudi hori galduta dagoela; beraz, sortu egin dut”.

 
 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 610512
NARCO CULTURA (NARKO KULTURA)
SHAUL SCHWARZ (AEB)

Shaul Schwarz argazkilari-kazetari saridunaren dokumental honek narko-kulturara hurbiltzea du helburu. Fenomeno honen baitan, ezabatu egiten dira gerra eta entretenimendua bereizten dituzten lerroak. Ameriketako gero eta mexikar eta latino gehiagorentzat, narkotrafikoak ospea eta arrakasta dakar, eta hori da ghettotik ateratzeko bide bakarra.

 
 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 610741 1
POZITIA COPILULUI / CHILD’S POSE
CALIN PETER NETZER (ERRUMANIA)

Errumaniar ekoizpen honek Urrezko Hartza irabazi zuen Berlingo zinema-jaialdiaren azken edizioan. Cornelia da protagonista; 60 urteko emakume honek bere trebezia, harreman eta diru guztia erabiliko du istripu tragiko batean parte hartu duen bere semea espetxera joan dadin saihesteko. Baina, non dago ama baten maitasuna eta manipulazio egozentrikoa bereizten dituen lerro mehea?

 
 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 610029
SOSHITE CHICHI NI NARU / LIKE FATHER, LIKE SON
HIROKAZU KORE-EDA (JAPONIA)

Duela bi urte aurkeztu zuen Hirokazu Kore-edak Kiseki / I Wish Zinemaldian, eta oraingoan bere film berriarekin itzuliko da, Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan epaimahaiaren saria irabazi ostean. Bere bizitza aldatuko duen erabaki bat hartu beharrean dagoen gizon baten historia kontatuko digu. Izan ere, bere seme naturalarekin ala sei urtez beretzat jo duen eta berekin bizi izan den haurrarekin geratu nahi duen aukeratu beharko du.

 
 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 612130
TIAN ZHU DING / A TOUCH OF SIN
JIA ZHANGKE (TXINA-JAPONIA)

Jia Zhangke zinemagile txinatarrak gidoi onenaren saria irabazi zuen film honi esker Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan. Lau pertsonari eta lau probintziari buruzko kronika. Egungo Txinaren erretratua: indarkeria pixkanaka higatzen ari den erraldoi ekonomikoa.

 
 

www.sansebastianfestival.com admin img peliculas 61p fp 611369
THE ZERO THEOREM
TERRY GILLIAM (ERRESUMA BATUA-AEB)

Terry Gilliam zuzendariaren fantasia futurista berri hau Veneziako zinema-jaialdian lehiatuko da. Larritasun existentzialak jotako informatikaren jeinu eszentriko eta bakarti bat proiektu misteriotsu batean ari da lanean; bere helburua existentziaren zentzua aurkitzea da… edo haren erabateko zentzu gabezia. Nolanahi ere, maitasunaren eta desiraren botereaz jabetzean baino ez du ulertuko bere izatearen egiazko arrazoia.

 

Babesle Ofizialak
TVE Gas Natural Fenosa
Laguntzaile Ofizialak
AudiKutxa - Kutxabank
Instituzio Kideak
Instituzio Kideak / Instituciones Socias
Festival de San Sebastia´n

Dupontel, Curtis, Cuarón, Ozon, Miyazaki, Panh, Kore-eda, Zhangke eta Gilliam, beste hainbat zuzendariren artean Donostia Zinemaldiako Perlak sailean lehiatuko dira

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Información básica sobre protección de datos Ver más

  • Responsable: Brosline, S.L..
  • Finalidad:  Moderar los comentarios.
  • Legitimación:  Por consentimiento del interesado.
  • Destinatarios y encargados de tratamiento:  No se ceden o comunican datos a terceros para prestar este servicio. El Titular ha contratado los servicios de alojamiento web a Brosline que actúa como encargado de tratamiento.
  • Derechos: Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional: Puede consultar la información detallada en la Política de Privacidad.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad